Diario Vasco

Mintzalagun proiektuan izena emateko aukera zabalik Zizurkilen

Mintzalagun proiektua abian jarri dute Zizurkil eta Amasa-Villabonako Udalek elkarlanean. Mintzakideak eta mintzalagunak behar dituzte horretarako; hau da, euskaldun zaharrak eta euskara ikasten ari direnak.

Izena eman nahi izanez gero, Zizurkilgo Udalaren bulegoetara jo dezakezu, Ernio Bidea 9A, behea helbidera edo 943-692.495 telefono-zenbakira dei dezakezu. Zure datuak jaso ostean, antzeko zaletasun eta ordutegia duten taldeak osatzen saiatuko gara, mintzakide batekin eta bi mintzalagunekin. Villabonako euskara zerbitzuan ere jaso daiteke informazio gehiago, 943-693.501 telefonoan.

Gaur, Pilota, Intxaurren

Ziotza pilota taldeak partidu bi jokatuko dute asteburuan. Gaur, etxean, 21:00etan hasita, Intxaur pilotalekuan. Eskuz binaka nagusiak - 3. Maila, Ziotza (A. Ezeiza eta J. Arregi) A multzoko, laugarren postuan, Intza (A. Urkia eta A. Solano), bosgarren, aurka jokatuko dute, laugarren jardunaldian. Azken, partidan 22-9 irabazi zuten Oñatiko frontoian Aloña Menditaldearen aurka. Bihar, Ezker horma Gomazko paleta neska nagusiak - 2. Maila (J. San Sebastián y I. Erasun), A multzoko, biagarren postuan, Su Berri 1 (E. Otaegi eta M. Arrillaga), hirugarren, aurka jokatuko dute laugarren jardunaldian, 11:00etan hasita, Alkartasun pilotalekuan (Anoeta).

Teodoro Hernandorena

Azaroaren 18era bitartean egongo da ipuin lehiaketan parte hartzeko aukera. Idazteko zaletasuna bultza-tzeko asmoz, Euskara Sailak hamabost urte antolatu du bere herritar kuttunaren izena daraman literatura lehiaketa. Bertan parte hartu ahal izango dute Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek. Ipuinen gaia librea izango da, eta euskaraz idatzi beharko dira. Lanen luzerari dagokionez, hauek dira bete beharreko baldintzak: A maila: orrialde 1, B maila: 2 orrialde, C maila: gutxienez 2 eta gehienez 4 orrialde, D maila: gutxienez 3 eta gehienez 8 orrialde eta E maila: gutxienez 5 eta gehienez 12 orrialde. DIN A-4 neurrian aurkeztu behar dira, makinaz edo ordenagailuz idatzita. Lan bakoi-tzaren bi kopia entregatu behar dira, Zizurkilgo udaletxean edo Aurrerako udal-bulegoetan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate