Diario Vasco

Intxurreko pilotarien hiru partida ikusgai gaur Elorri pilotalekuan

Bihar jai eguna denez, gaur bertan, ostegunarekin, jokatuko dira Alegiako Elorri pilotalekuan normalean ostiralez joka-tzen diren pilota partidak. 18:45ean hasiko da hiru neurketa bilduko dituen jaialdia. Lehenengoan gomazko paletan ari diren maila nagusiko nesken bikoteak Su Berriren aurka jokatuko du, aurreko asteburuan atseden hartu ostean. Bigarren eta hirugarren partidak mutilen eskuz binakakoak izango dira. Jubenilen lehen mailan Intxurre eta Bergara ariko dira nor baino nor eta jaialdia ixteko, nagusien hirugarren mailan, Euskal Giroaren aurka jokatuko dute Intxurrekoek.

Pasa den asteburuan Gipuzkoako txapelketako hirugarren jardunaldiak utzitako emaitzei dagokienez, berriz, lehian aritu ziren zor-tzi bikoteetatik bostek lortu zuten garaipena: hirugarren mailako kadeteek, nagusien lehen mailakoek eta hirugarreneko hiru bikoteek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate