Diario Vasco

Berritsu Irratiaren lehen saioa gaur goizean Aduna herri eskolan

Adunako Herri Eskolak Berritsu Irratia jarri du martxan, 98.2 FM frekuentzian entzun daitekeena. Emanaldiak ostiral goizetan izango dira, 10:00etatik aurrera eta bakoi-tzean gonbidatu bat egongo da. Bihar jaieguna izanik, gaur goizean emango da lehen irratsaioa eta lehen gonbidatua Joserra Garzia izango da. Hurrengo astean, Josu Amilibia alkateari egindako elkarrizketa emango da.

Gaur goizeko saioan elkarrizketaz gain, disko eskaintza eta English corner atalak izango dira eta lehiaketa bat ere antolatuko da. Lehiaketan zuzenean parte hartu nahi dutenek 943692949 telefonora dei egin dezakete.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate