Diario Vasco

Gaeleko gaztetxoek Lloret de Mar-en jokatuko dute asteburu honetan

Gaeleko gaztetxo batzuk entrenatzailearekin.
Gaeleko gaztetxo batzuk entrenatzailearekin. / YARZA
  • Kadete, infantil eta alebin mailako haurrek osatuko dute taldea

Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Elkarteak denboraldi hasierako aurkezpena egin zuen Altzon. Gainera, asteburu honetan, elkarteko lau taldek Lloret de Mar torneoa jokatuko dute. Iñaki Murua eta Jon Leunda izango dira entrena-tzaileak eta kadete, infantil-kadete, infantil eta alebin mailako jokalariek parte hartuko dute txapelketan. Lehenengo partidua larunbatean jokatuko dute Torderan eta hurrengoa igandean Lloret de Mar-en.

Kadete, infantil eta alebin mailako haur eta gaztetxoek osatuko dute aurtengo denboraldian taldea, AMF ligaxkan parte hartuko dutenak, 40 inguru guztira. Bi neska ere egongo dira, alebin taldean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate