Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Bihar hasiko da ikasturte berria Alegiako Gaztelekuan

GOIKOETXEA

Miércoles, 5 de octubre 2016, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar, ostegunarekin, hasiko da 2016-2017 ikasturtea Alegiako Gaztelekuan. Aurten, ordea, kokaleku berria izango dute gaztetxoek, Frankoni utzi eta Inaxio Begiristain kultur eta kirol etxean elkartuko baitira.

Bihar eta larunbatean izango dira ikasturte berriko lehenengo saioak. Bihar 6 eta 8 urte bitarteko haurrak eta DBHko lehenengo mailakoak izango dira Gaztelekuan: 16:00etatik 17:00etara 6 eta 8 urte bitarteko haurren-tzat eta horien gurasoentzat egongo da zabalik; hurrengo ordubetean adin tarte bereko haurren eta gurasoen bigarren taldearen-tzat; eta azkenik, 18:00etatik 19:00etara DBHko lehenengo mailako gaztetxoei egingo zaie ongietorria. Larunbatari dagokionez, 16:30etik 18:00etara bitartean 9 eta 11 urte arteko umeek merienda eta karaokea izango dituzte; eta 19:00etatik 21:00etara 12 eta 17 urte bitarteko nerabeek afari-merienda egingo dute.

Udalak hainbat urte darama-tza zerbitzu hau eskaintzen. «Helburua haur eta nerabeen topagune izatea da, beraien ekimenez sorturiko ekintzak garatzeko hezitzaile baten laguntzarekin», adierazi dute Udaletik.

Merkatarien zozketa

Hilabetea amaitzearekin batera egin du Alegiako Merkatarien Taldeak iraileko zozketa, eta honakoak izan dira zenbaki sarituak: 7.050 (Ana Murua jantziak dendan banatua) eta 11.856 (Xune estetika saltokian banatua). 40 euoko txeke bana jasoko dute irabazleek; 30 eguneko epea izango dute horretarako.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios