Diario Vasco

Bihar aurkeztuko da gerra zibileko defentsa sistema azaltzen duen liburua

Aranzadiko kide diren Karlos Almorza eta Javi Buces dira 'Saseta defentsa-sistema: Armatutako erresistentzia antifaxista Adunan, Asteasun eta Zizurkilen' liburuaren egileak. Proiektu hau duela hiru urte hasi zen mamitzen Aduna, Asteasueta Zizurkilgo Udalen bultzadaz. Helburu nagusietako bat «memoria historikoa berreskura-tzea zen» eta «faxismoaren aurkako euskal erresistentziarekin lotutako lubakiak berreskuratzea». Gertakari horiek bildu ditu Almorza eta Bucesen liburuak. Bihar aurkeztuko dute 19:00etan Zizurkilgo udaletxeko pleno aretoan izango da aurkezpena. Hala diote hiru alkateek.

Azoka Bereziko txartelak

Zizurkilgo Udalak XIX. urtez antolatuko du Azoka Berezia. Urriaren 9an izango da, igandean. Eta azoka bereziko bazkarirako txartelak salgai daude. Zizurkilgo Egarri eta Iriarte tabernetan erosi ahal izango dira bazkarirako txartelak, urriaren 8ra bitartean. 15 euroko prezioa dute txartelek, eta bazkariko menua honako hau izango da: Salda, Bertako postuetako enbutidoa, Bertako barazkiekin egindako paella erraldoia, Euskal pastela, Kafea eta txupitoa. Bazkaria 14:30ean izango da, Zizurkil Goiko Zimiterioan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate