Diario Vasco

Berastegiko XIX. argazki rally herrikoia egingo da asteburu honetan

Bihar hilak 6 eta 7, 8, 9, eta 10ean, asteburu osoan zehar, Berastegiko XIX. argazki rallyan parte hartzen dutenak argazkirik onenak ateratzeko aukeran izango dira.

Bi modalitatetan parte hartu ahal izango da aurtengoan ere: kamera analogikoarekin nahiz kamera digitalarekin. Izen ematea bihar, osteguna, iluntzeko 20:00etan udal bulegoetan. Lanak aurkezteko eguna, berriz, astelehena, urriak 10, 20:00etan udaletxean.

Analogikoarekin parte hartu nahi dutenei, 12 argazkiko karrete bana emango zaie izena emateko unean. Gaia egun berean jakinaraziko zaie partehartzaileei, eta argazkiak Berastegiko mugen barrruan atera beharko dira. Kamera digitala aukeratzen dutenek ere, egun berean jakingo dute atera beharreko argazkien gaia eta ezin izango dute manipulatu iñolaz ere beraie lanik. Urriaren 10ean, norberak 3 argazki aukeratu eta usb batean aurkeztu ahal izango ditu udaletxean.

Modalitate bakoitzeko 3 argazki sarituko dira eta azoka egunean jakinaraziko dira.

Herri batzarra bihar

Udal gobernuak, bihar osteguna, hilak 6, gaueko 21:00etan hasita egingo den V. herri batzarrerako gonbidapena luzatu die herritarrei. Bertan jorratuko diren gaiak: Herri hirigintza lanak. Balio katastralaren berrikuspena. Festen balorazioa eta kultur astea. Eta beste hainbat puntu ikusita bukatutzat emango da saioa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate