Diario Vasco

Baserritarren Egunaren V. edizioa aurkeztu dute

Juan Mari Mujika eta Luis Urteaga (zutik), Aritz Katarain, Ander Barandiaran, Ioritz Imaz eta Javier Jauregi.
Juan Mari Mujika eta Luis Urteaga (zutik), Aritz Katarain, Ander Barandiaran, Ioritz Imaz eta Javier Jauregi.

Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak eta lehen sektoreko dinamitzaile den Javier Jauregik hiBaserritarren Egunaren V. edizioko programa aurkeztu zuten atzo.

Festa handia hilaren 12an izango bada ere, aurretik, 10ean, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko Areto Nagusian, hitzaldia antolatu dute 'Mendiko larreen garrantzia gure baserri eremuan' izenburupean. Idiazabalgo Abeltzainen Elkarteak eta Idiazabalgo Udalak antolatu duten hitzaldi honetan Arantxa Ariztimuño, Gipuzkoako Foru Aldundiko mendi eta natura inguruneko zuzendaria, izango da hizlaria.

Urriaren 12an, berriz, baserritarrak izango dira protagonista. Beraien produktuak, animaliak eta tresneria erakutsiko dituzte. Idiazabalgo kaleak baserriko egunerokotesunaren erakusleiho bihurtuz. Ekitaldia Idiazabalgo Abeltzainen Elkarteak eta Idiazabalgo Udalak antolatu dute, baserritarren lana ezagutzera eman eta herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin.

Goizeko 9:00etan emango zaio hasiera festari frontoi zaharrean ikusgai egongo den herriko baserrietako ganadu erakusketarekin, aldi berean, herriko plazan, tokiko ekoizleen eta Iparraldeko produktuen erakusketa eta salmenta egongo da eta futbitoan lan-tresnen erakusketa (lehengokoak eta gaurkoak).

Eguerdian txahal pintxoak salduko dira 1,5 eurotan eta 12:30ean herriko kaleetatik barrena artaldearen jaitsieraz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Geroago 14:30ean herri bazkaria udaletxe zaharreko arkupean menu goxo eta zabal batekin.

Horrez gain, egun guztia zehar Gaztaren Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera zabalik geratzen da eta aurten gainera 16:00etatik 17:00etara 'Hip-hip Urri' egitasmoaren barruan 'Idiazabal Gazta dastaketa familian' tailerra eskainiko da Idiazabal Gazta ezberdinak dasta-tzen ikasteko.

Erreserbak 943.18.82.03 telefonoan egin behar dira urriaren 10a baino lehen.

Odol ematea

Gaur, arratsaldeko 17:00etatik 20:30era, Jubilatuen Elkartean odol ematea izango da. «Zure ahalegin txiki edo handiak, saria jasoko du gaixo baten aldetik», diote Gipuzkoako Odol Emaleen Elkartetik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate