Diario Vasco

Martxan hirugarren hiruhilekoko ur kontagailuen irakurketak

Gipuzkoako Urakek jakinarazi du etzi, astelehenarekin hasiko dituela Baliarrainen aurtengo hirugarren hiruhilekokoari dagozkion ur kontagailuen irakurketak. Etxetik kanpo aurkitzen diren abonatuek, irakurleak etxean utziko dien jakinarazpen zedula betez eman dezakete irakurketaren berri, kontagailuaren irakurketarik ez izateak euren hurrengo erreziboan eragina izan baitezake. Irakurketa horren berri emateko eskura dituzte ohiko bideak: Gipuzkoako Uraken bulegoak, 902302222 eta 943318602 telefono zenbakiak eta www.gipuzkoakour.com atari digitala.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate