Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
Martes, 4 de octubre 2016, 00:16
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Hiru urtetako lanaren ondoren 'Saseta defentsa-sistema: armatutako erresistentzia antifaxista Adunan, Asteasun eta Zizurkilen' liburua aurkeztu zuten atzo hiru udaletako, Aranzadi Zientzia elkarteko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek. 2013an hasi zen ikerketa eta lanen egindako emaitza da liburu hau, 1936 urtean bailarako herritarrek tropa frankisten aurka egin zuten erresistentziaren ingurukoa. Iosu Amilibia Adunako Alkateak, Jose Mari Luengo Zizurkilgo alkateak, Pili Legarra Asteasuko alkateak, Javi Buces Aranzadiko historialariak eta Maribel Vaquero Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendariak parte hartu zuten aurkezpenean.
Bailarako oroimen historikoa berreskuratzea izan da orain arte egindako lanen helburu nagusia. Izan ere, beste erresistentzia gune ba-tzuk ezagutzen baziren ere, Lemoakoa edota Bilboko Burdinezko Herria, besteak beste, bailaran ez zen ezer ezagutzen. 2013an Adunako Udalak eta Aranzadik elkarlanean jarri zuten martxan proiektua. «Bagenekien bailaran erresistentzia gunean egon zirela eta Aranzadirekin harremanetan hasi ginen aztertzen eta Adunako mugaz haratago zihoala ikusi genuen», azaldu zuen Iosu Amilibiak. Hainbat artxibotako dokumentuak bilatu eta aztertzeaz gain, herritarren testigantzak bildu dituzte urte hauetan informazio bila. Honela, azken urteetan Asteasu eta Zizurkilgo udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere parte hartu dute lanetan.
Javi Bucesek, Carlos Almorzarekin batera liburuaren egilea denak, azaldu zuenez, «euskal gazte boluntarioek eraiki zuten erresistentzia gunea, eta 80 urte beranduago euskal gazteak izan dira berau azalarazi dutenak», lubakiak garbitu eta aztarnak biltzeko antolatutako auzolandegietan.
«Baina sentimenduak ez dira agertzen dokumentuetan» eta horretarako hiru udaletako herritarrekin hitz egin zuten. Liburuan horietako bederatzi testigantza ageri dira, herri bakoitzeko hiru. Lan honen ondoren jakin dute Belkoain eta Zaraten borrokatu zutenek «34 egunez ejertzito profesionalaren aurka borrokatu zirela ia armarik gabe» esan zuen.
Bucesek eta Maribel Vaquerok Giza Eskubideen Gutun Unibertsaleko egia, justizia eta erreparazioa aipatu zituzten, «egiarik gabe ezinezkoa da beste biak betetzea», argitu zuten, «eta liburu honekin egia bilatu nahi izan dugu Aranzaditik». Vaquerok azpimarratu nahi izan zuen «erreparazioaren ondoren datorrela berriro ez gertatzea, eta argi utzi zuen bailarako 34 egunek, Intxortako, Lemoako eta beste hainbat lekutako erresistentzia egunei lotuta ahalbidetu zutela duela 80 urte Eusko Jaurlaritzaren sorrera», ostiral honetan, hilaren 7an, bete-tzen dena.
Liburuaren 3.000 ale argitaratu dira, hiru udaletako etxeetan banatuko direnak, baita liburutegietan, eta gutxi batzuk salgai jarriko dira. Aste honetan herri bakoitzean aurkezpenak egingo dira, eta bertan ere banatuko da liburua. Gaur bertan Asteasun aurkeztuko da 19:00etan, eta ordu berean izango dira bihar Adunako kultur aretoan eta Zizurkilgo liburutegian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.