Diario Vasco

Asteburu grisa izan dute Intxurreko futbolariek

Datorren asteburuan Ilintxaren zelaian jokatuko du gorengoen mailako taldeak.
Datorren asteburuan Ilintxaren zelaian jokatuko du gorengoen mailako taldeak. / RENOBALES

Ezin esan Intxurreko futbol taldeek saltoka hasteko moduko asteburua izan dutenik pasatu berri duguna, jokatutako lau partidetan bi berdinketa baino ez baitituzte lortu. Kadeteen mailako neskek Urnietaren aurka hiruna berdindu zuten larunbat goizean. Aurretik izan ziren markagailuan baina aurkariak ez zuen etsi eta azkenean puntu bat eraman zuen. Hala ere, alegiarrek sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute lau punturekin. Asteburuan atsedena izango dute.

Gorengoen mailako taldeak bina berdindu zuen Getariako Ketaren aurka. Sailkapenean hamalaugarrenak dira bi punturekin eta asteburuan hamabigarren dagoen Ilintxaren zelaian jokatuko dute.

Jubenilek 2 eta 1 galdu zuten Lazkaon eta une honetan bosgarren postuan daude sailkapenean hiru punturekin. Asteburuan beraien atzetik dagoen Ordiziaren bisita izango dute. Azkenik, kadeteen mailako mutilek ere emaitza berarekin galdu zuten. Aizkorriren zelaian jokatu zuten eta lehen porrotaren ostean hirugarren daude sei punturekin. Beraien aurretik partida guztiak irabazita dagoen Urolaren aurka jokatuko dute asteburuan etxean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate