Diario Vasco

Zabor bilketaren tasa ordaintzeko azken eguna hilaren 30a

Amezketako Udalak gogorarazi du 2016. urteari dagokion zabor bilketa zerbitzuaren tasaren ordainketa urriaren 30a baino lehen egin behar dutela amezketarrek. Helbideratu gabe dauzkaten herritarrak Kutxabanken edozein bulegotara gertura daitezke ordainketa egitera, alguazilak etxera eraman dien erreziboarekin. Zabor bilketa zerbitzuaren tasa urriaren 30a baino lehen ordain-tzen ez bada, hortik aurrera %20ko errekarguarekin kobratuko da. Datorren urteari begira herritarren batek kobraketa hau helbideratu nahi balu, udaletxera deitu besterik ez du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate