Diario Vasco

Parte hartze handia San Migel jaietan

Playback jaialdiak momentu ederrak utzi zituen. Atzo goizean, berriz, xare partiduak jokatu ziren.
Playback jaialdiak momentu ederrak utzi zituen. Atzo goizean, berriz, xare partiduak jokatu ziren.

San Migel jaiak giro ederrean ospatu ziren atzo. Goizean trinketean xare partiduak jokatu zituzten Ametsa pilota eskolako ikasleek eta ondoren, herri bazkaria egin zen. Euriak ez zuen eguna goibeldu eta plazaren ordez frontoian antolatu ziren mahaiak. Guztira 155 heldu eta 70 haurrek bazkaldu zuten bertan. Bazkalondoren, kantu-poteoa egin zen Joxe Mendizabalekin. Herritarrak gustura aritu ziren arratsalde guztian kantuan, garai bateko euskal kantak eta berriagoak ere abestuz.

Gainera, ostiral gauean Play Back jaialdia antolatu zen, hamar talderen parte hartzearekin. 31. edizioa izan zen aurtengoa, eta adin guztietako taldeak igo ziren oholtza gainera prestatutako dantzak eskaintzera, haur zein gaztetxoak, baita Eguzki goxo abesbatzako kideak ere. Herritar ugari gerturatu ziren eta gogoz animatu eta txalotu zituzten parte hartzaileak. Ohitura den bezala, herriko gazteen saioarekin amaitu zen jaialdia. Aurten ohiko sarrera bereziaz gain, beraien parte hartzeak biltzen zituen bideoklipa eskaini zuten, Play-back jaialdiko taldearen agurra bezala.

Bihar Nagusiaren Eguna

Urriaren 1a da Nagusien Nazioarteko eguna. Aurten larunbata izanik, astelehenera pasatzea erabaki zuten Gipuzkoako elkarteek. Bihar, 18:00an Udaletxe aurrean elkartuko dira. Irura kantarik emanaldia eskainiko du. Segidan manifestua irakurriko dute eta ondoren merienda izango da. Herriko nagusiek herritar guztiak gonbidatzen dituzte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate