Borrar

Jubilatuen txangoa Cantabriara urriaren 13an

A. ETXEBERRIA

Domingo, 2 de octubre 2016, 01:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jubilatuen elkarteak txango berri bat antolatu du, oraingoan Cantabria aldera. Urriaren 13an, ostegunean, egingo dute irteera hau eta joan nahi dutenek hilaren 6a dute izena emateko azken eguna Atsedenen, 19.00etatik 20.00etara.

Autobusa bete arte egingo dira izen emateak eta 30 euro kostako da bidaia. Txangoaren egunean, goizeko 9.00etan abiatuko dira autobusez. Castro Urdialesen egingo dute hamaiketakoa eta Islaresen bazkaria.

Atsedeneko taberna

Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteko taberna alokatu nahi duen jendea behar da. Interesatuen artean euskara dakitenek lehentasuna izango dute. Urriaren 10a arte egin daiteke eskaria, Segurako Udaletxean, 943801006 telefono zenbakian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios