Diario Vasco

Gaur esango diete agur Urtsuaranen San Migel jaiei

Kalejira txistulariekin batera ermitaraino.
Kalejira txistulariekin batera ermitaraino. / ELORZA

Gaur amaituko dira San Migel jaiak Urtsuarango bailaran. Ostiralean eman zitzaien hasiera suziri eta kanpai hotsekin. Gauean Mus lehiaketa jokatu zen 30 bikoterekin. Txitxo eta Kikik osaturiko bikoteak irabazi zuen; 2. Jon eta Ioritz izan ziren; 3. Alejandro eta Montse; 4. Josu eta Noelia; 5. Iñigo eta Andoni; eta 6. Guzta eta Andoni.

Atzo larunbatean, kalejira izan zen suziri eta txistulariekin Santa Engraziako parrokiraino. Han meza izan zen Juan Mari Olaetxea apaizarekin Parrokiko Koruko abesbatzak alaituta; Jabier Zeberio eta Mikel Mendizabal bertsolariek ere parte hartu zuten euren bertsoekin, baita Peio Urdangarin eta Joxe Elortza trikitilariek ere. Ondoren, Udalak eskainitako bazkaria izan zen.

Gaur igandea eguerdiko 12:30ean, herri kirolak: Aizkoran, Aitor Urteaga eta Joxe Ugarteburu, Xabier Dorronsoro eta Angel Arrospideren aurka. Harria jasotzen Xabier Aranburu 'Guzta'.

Ordubietan herri bazkaria Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariek eta Joxe Elortza eta Peio Urdangarin trikitilariek alaituta eta horrela esango diegu agur aurtengo festei.

Extracciones de sangre

Nueva cita de los donantes de sangre, el miércoles día 5 de 17.00 a 20.00 horas en el Hogar del Jubilado.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate