Diario Vasco

Urriaren 5ean hasiko dira Santa Fe jaiak

Hilaren 5ean hasiko dira aurtengo Santa Fe jaiak. Urriaren 9ra arte iraungo dute, bien bitartean oso programa zabala beteta. Alkateak dioenez, «gizatasuna eta errespetua mantendu behar ditugu. Festek ez diezaietela bide eman eraso sexistei, ez eraso homofoboei. Bestalde, izan ditzagun gogoan falta direnak». Balkoietan ikurrinak ipintzeko gonbida ere luzatzen du. Bestetik, txosna batzordeak ere egunero antolatuko ditu ekintzak. Azkenik, «garrantzitsua da trafiko-oharrei kasu egitea».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate