Diario Vasco

Oroimen historikoaren inguruan egindako lanaren liburua argitaratuko dute

Auzolandegiko gazteak Belkoaingo trintxerak agertarazten ari dira.
Auzolandegiko gazteak Belkoaingo trintxerak agertarazten ari dira.

Aranzadi Zientzia Elkartea 2013 urtean hasi zen 1936ko gerra zibilean herrian gertatutakoaren oroimen historikoa berreskuratzeko lanean Adunako Udalaren laguntzarekin. Azken hiru urteetan Asteasuko eta Zizurkilgo Udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere parte hartu dute hiru herrietan egondako borrokak argitzeko lanetan.

Urte hauetan auzolandegiak antolatu dira lubaki sistemak berreskuratzeko eta hainbat lan egin da dokumentuak eta aztarnak bilatzen, baita gaiaren inguruko dibulgazioan ere. Hiru urte hauetako lanaren emaitzaren erakusgarri liburu bat argitaratu da 'Saseta defentsa sistema: armatutako erresistentzia antifaxista Aduna, Asteasu eta Zizurkilen', datorren astean aurkeztuko dena hiru herrietan.

Belkoain mendiaren inguruan egin diren lanetan hainbat material aurkitzeaz gain bertan eraiki ziren lubakiak berreskuratu dituzte. Lubakiak Saseta defentsa sistema bezala ezagutu ziren, berauek asmatu zituen Candido Saseta hondarribiarrarengatik. Lubakiek ehunka metro dituzte eta beraien artean komunikatuak zeuden.

Horrek, ejertzito frankistaren lana zaildu zuen, eta bertan aritu ziren euskaldunek 35 egunez lortu zuten geldiaraztea ejertzitoaren aurreratzea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate