Diario Vasco

Lazkaon erosteak saria du

Sarituak Udaleko eta merkatari elkarteko ordezkariekin.
Sarituak Udaleko eta merkatari elkarteko ordezkariekin.
  • Lazkaoko merkataritza eta ostalaritza sustatzea helburu duen 'Udazkenean aisiaz gozatu' kanpainak, baditu hiru saritu

Lazkaoko merkataritza eta ostalaritza sustatzea helburu duen 'Udazkenean aisiaz gozatu' kanpainak, baditu hiru saritu. Ostegun eguerdian burutu zuen udalak jendaurreko lehen zozketa eta kanpainan parte hartu duten herritar guztien artean sarituak suertatu diren lehen hiru lazkaotarrek, jaso dute jada euren saria.

Zinemarako bono bana eskuratu du Carolina Agirrek, Mila Aldasorok eta Maria Jesus Perezek. Maria Jesusek Lazkaoko zinemara astero joaten dela aitortu zuen, Milak aldiz ez dela oso zalea, baina ilusio handiz jaso zuten hirurek irabazitako saria.

Lazkaoko Udaletik herriko merkataritza elkartearen laguntzarekin martxan jarritako azken kanpaina, pasa den astean abiatu zen eta lazkaotarrak herrian erostearen inguruan konzienziatu eta herriko komertzioa eta ostalaritza indartzea ditu helburu.

Baina honetaz gain, erosketak herrian egiten dituzten lazkaotarrei eskerrak eman eta berdin jarraitzera animatu nahi ditu udalak, Iñaki Estensoro zinegotziak sari banaketan adierazi zuen moduan, horregatik saritu nahi dituzte kanpaina berri honekin.

Denboraldi osorako zineko hiru bono banatu ziren herenegun, baina hiru aste gehiago iraungo du oraindik ekimenak eta beste hiru zozketa burutuko dira datozen asteetan. Hiru eBook (urriak 6), kiroldegiko hiru harpidetza (urriak 13) eta sarituek aukeratutako herriko edozein tabernetan hiru afari (urriak 20) irabazi ditzakete oraindik lazkaotarrek, herriko taberna eta dendetan eranskailuak eskuratu, fitxak bete eta udaletxeko postontzian sartuz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate