Diario Vasco

San Migel egun jendetsua atzo Iruran

Txistulariek alaitu zuten giroa Irurako plaza inguruan.
Txistulariek alaitu zuten giroa Irurako plaza inguruan.
  • Gaur gauean, play-back jaialdia egingo da San Migel plazan 22:30ean

Eguraldia lagun, zaindariaren eguna ospatu zuten atzo Iruran. Goizean meza izan zen elizan eta ondoren herriko dantzari gazteek emanaldia eskaini zuten plazan. Jarraian, hamaiketako herrikoia egin zen San Migel plazan, guztientzako salda, haragi eta txorizo egosiarekin.

Arratsaldean haurren txanda izan zen eta gogoz parte hartu zuten Markeliñe taldearen 'Zoo zoom' kale ikuskizunean. Animalia ezberdinei bizia eman zieten guztiek batera eta dantza eta kanta ugari egiteko aukera izan zuten.

Gaurko egitaraua

Ohitura den bezala, gaur arratsaldean buruhandi eta erraldoien kalejira egingo da txistulariek eta trikitilariek girotua plazatik Share elkarteraino eta bertan txistor jatea egingo da. Gauean, play-back jaialdia egingo da San Migel plazan 22:30ean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate