Diario Vasco

Intxurreko kadeteen eta jubenilen pilota partidak gaur Elorrin

Gipuzkoako Ezker Horma txapelketako hirugarren jardunaldia izango dute jokoan asteburuan Intxurreko pilotariek. Gaur bertan, ostiralarekin, bi partida ikusteko aukera izango dute pilotazaleek Alegiako Elorri pilotalekuan, arratsaldeko 19:00etan. Lehenengo neurketan, kadeteen lehen mailan Intxurrek Azkoitia izango du aurkari; eta bigarrenean, jubenilen lehen mailari dagokion neurketan, añorgarren aurka ariko dira Intxurrekoak. Etxetik kanpoko partidei dagokienez, Oñatin, Zumarragan, Errenterian eta Hernanin ariko dira Intxurreko pilotariak asteburuan, eta gomazko pilotan aritzen diren neskek atsedena izango dute.

Gogora dezagun pasa den astean jokatutako bigarren jardunaldian, Intxurreko pilotariek jokatutako bederatzi partidetatik sei irabazi zituztela. Ea maila horri eusteko moduan diren aurrerantzean ere.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate