Diario Vasco

Euskal Herriko dantza tradizionalak ikasteko aukera Berastegin

Aiko taldearen eskutik Euskal Herriko dantza tradizionalakikasteko aukera egongo da Berastegin. Aurreko edizioetan bezala, ikastaroak bi maila izango ditu, hastapena eta hobekuntza. Lehen pausoak ikasi nahi dituztenek 18:00etatik 19:30era izango dute aukera eta gainontzekoak 19:30etik 21:00etara ariko dira.

Dantzaldi Ibiltariaren edizio berria urritik ekainera bitarte luzatuko da eta metodologia propioa lantzen dutela esan du taldeak. Ikastaroa asteazkenetan eskainiko dute udaletxean.

Matrikulak 160 euro balio du, baina izena eman aurretik ikastaroa nolakoa den ikusi nahi dutenek urrian zeharreko eskolak doan hartu ahal dituzte. Izena emateko www.aikotaldea.eus helbidera jo behar da edo 634 423 539 telefono zenbakira deitu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate