Diario Vasco

Ederki pasa zuten haurrek euskal mitologiako ipuinekin

Kontukantoi taldeko kideak ipuina kontatzen.
Kontukantoi taldeko kideak ipuina kontatzen. / NÚÑEZ

'Marrazki bat esaldi, bi kontukontari' ipuin kontaketa saioa eskaini zuen Kontukantoi taldeak liburutegian.

Hasiera batean Hodei Unzuetaren eta Oskar Estangaren 'Hor konpon marianton' ipuin kontaketa saioa aurreikusita bazegoen ere, antzezleetako bat gaixotu eta saioa aldatu egin behar izan zen.

Hala ere, herriko haur eta gaztetxoek gogoz parte hartu zuten, eta ederki pasa, Cesarrek egindako marrazkiekin eta Beatrizen ipuinekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate