Diario Vasco

Areto futboleko taldeek gaur eta bihar jokatuko dituzte beraien partidak

Gorrotxategi taldekoek bihar jokatuko dute Donostian.
Gorrotxategi taldekoek bihar jokatuko dute Donostian. / ELORZA
  • Hauek dira lehiak: Xaloa-Gael Elkartea (gaur), Xaloa-Lauburu Ibarra (bihar) eta Bar Koxka Donostia-Gorrotxategi (bihar)

Areto futboleko hainbat partida izango dira gaur eta bihar. Senior mailako Xaloako neskek gaur jokatuko dute, 18:45ean Zelaako kiroldegian, lagunarteko hirugarren partida Gael Elkarteko alebin mutilen aurka. Idiazabalgo talde honek bihar ere jokatuko du partida. 11:30ean izango da Ibarrako Belabieta kiroldegian, lagunartekoa ere, Lauburu-taldearen aurka.

Bestalde, Gorrotxategi taldeko senior mutilek ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute bihar 18:00etan Bar Koxka taldearen aurka, Donostiako Gaska kiroldegian.

Pasa den asteburuan Gorrotxategiko mutilek Ligako lehen jardunaldia jokatu zuten Tolosako taldearen aurka eta emaitza bikaina lortu zuten: 6-2. Golegileak hauek izan ziren: Imanol Gomez 'Larros' (3), Iñigo Lizarralde, Xuban Telleria eta Ander Garmendia 'Pexka'.

San Migel jaiak

Gaur hasiko dira San Migel jaiak Ur-tsuaranen. Hiru eguneko festak antolatu dituzte, igandera arte hain zuzen.

Gaurko egitaraua: arratsaldeko 19:30ean, jaiei hasiera emango zaie suziri eta kanpaiekin. Ondoren, afaria: mondejuak, gixaduak eta arditxuletakin. Gaueko 22:30ean, XXIII.Mus Azkarra lehiaketa izango da.

Día del Jubilado

Este año el Día del Jubilado tendrá lugar el domingo 9 de octubre. A las 12.15 horas misa en la parroquia de San Miguel Arcángel, que será ofrecida por los difuntos de este año. Seguidamente se procederá a la fotografía de rigor y el baile de los dantzaris. El autobús saldrá a las 13.30 de la parada y sobre las 14.00 se celebrará la comida en el restaurante Arrieta, de Olaberria. Se homenajeará a las dos personas más mayoresy habrá diferentes sorteo. Los días para apuntarse a la comida son mañana, día 1, de 18.00 a 20.00, el domingo 2 de 11.00 a 12.15 y los días 3 y 4 de 18.00 a 20.00 en el Hogar del Jubilado. El precio para acudir a dicho evento es de 8 euros.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate