Diario Vasco

Loatzoko bandak eta Eguzki Goxo abesbatzak ireki zuten jaien bigarren zatia

Trikitilariek kalejira egin zuten. Loatzoko musikariak jotzen. Insaustik zuzendu zuen abesbatza.
Trikitilariek kalejira egin zuten. Loatzoko musikariak jotzen. Insaustik zuzendu zuen abesbatza. / NÚÑEZ
  • Musika izan zen nagusi atzo San Migel egunaren bezperan Iruran

Musika izan zen nagusi atzo San Migel egunaren bezperan Iruran. Arratsaldean buruhandiak atera ziren Loatzo musika eskolako trikitilari eta txistulariekin batera eta haurrek nahi adina jolas egin zuten beraien aurretik korrika. Ondoren, Loatzoko bandak emanaldia eskaini zuen plazan. Ikasle gazteenek 'Let it be', 'Air for winds' eta 'The entertainer' jo zituzten eta helduenek 'Baby elephant walk', 'Queen in concert' eta 'Parrita en Tolosa', Ixak Oiartzabalen zuzendaritzapean.

Jarraian, Eguzki Goxo abesbatzako kideek euskal abestien emanaldia eskaini zuten plazan. Josune Insausti zuzendariaren gidaritzarekin 'Erribera erribera', 'Eguzki goxo', 'Txatxamatxalinatxu', 'Greziako itsasontzia', 'Ipanemako neska', 'Malagueña salerosa', 'Rantxera nahasketa' eta 'Ameriketara joan nin-tzen', abesti ezagunak abestu zituzten.

Gaurko egitaraua

Gaur ostegunean San Migel eguna ospatuko da herrian, jaien egun nagusia. Goizeko 9:00etan txistulariek diana joko dute herrian zehar eta 11:00etan Meza Nagusia ospatuko da. Ondoren, herriko dantza taldeko haurrek eta gaztetxoek emanaldia eskainiko dute plazan eta jarraian hamaiketako herrikoia eskainiko da bertaratutako herritarren-tzat.

Arratsaldean, 17:30ean Zoo Zoom haurrentzako ikuskizuna izango da San Migel plazan. Jarraian, 19:00etan bertsolaritza-jaialdia izango da, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Agin Labururekin.