Diario Vasco

Ibarrako aita-amentzako urteroko ikastaroa, ate-joka

Nerea Mendizabal psikopedagogo eta gizarte hezitzaileak, beste urtebetez, Ibarrako aita eta amentzako eskola gidatuko du, Uzturpeko Ikastola eta gizarte zerbitzuen sailaren bitartez. Euskarazko ikastaroak urriaren 10ean irekiko ditu ateak eta orotara, bederatzi saio izango ditu, astelehenetan, hilean behin, ekainera arte. 'Jaiotzarekin batera, guraso titulua!' izenburupean, ikastaroak urteroko formatua mantentzen jarraituko du: teoriaren bitartez, ariketa praktikoak egingo dituzte, baita gurasoen esperientziak partekatu ere. Mendizabal psikopedagogoa izateaz gainera, haurrentzako masaje hezitzailea ere bada, baita komunikazioan aditua ere.

Ikastaroko saio bakoitzak bi ordu iraungo ditu, 14.45etik 16.45era, hain zuzen ere. 65 euroko prezioa du, eta interesdunek ordainketa 2095 5043 94 1060024667 kontu korronte zenbakian egin beharko dute, izen-abizenak eta Guraso Eskola 2016-2017 adieraziz.

Izena urriaren 6a baino lehen eman beharko da Ibarrako Udalako gizarte zerbitzuetan, astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 14.00etara bitartean; ordainketaren agiria aurkeztu beharko da. Informazio gehiagorako: 943 670 415 edo 943 671 299.