Diario Vasco

Egitarau mardula San Migel festak ospatzeko

Hementxe dira sanmigelak. Aurten ere, Zaindariaren omenez, luze udalak prestatu duen ekin-tza ezberdineko zerrenda. Ekitaldien sorta, gaur bertan, San Migel egunean martxan jartzen da, 12:00etan meza nagusia, 14:00etan herri bazkaria, Artea elkartean, Julio Soto, Iban Urdangarin, Gari eta Iñaki trikitilariek alaiturik eta 19:00etan toka txapelketa herrikoia.

Bihar, 18:30ean gaztetxoen pintxo lehiaketa, 19:00etan VIII. tortila patata txapelketa, 21:30ean frontenis partidak, norgehiagoka, Altzaga-Arama (gazteak, emakumezkoak eta gizonezkoak).

Larunbatean, egunean zehar, haur parkea, 11:00etan hasita eta egun osoan zehar ere, 'Hi selfieAltzagan!'. 20:00etan herri afaria, Txomin Parrilaren eskutik, frontoian, mozorro gaua, gaia 'oestea'. 22:00etan, zezen mekanikoa eta Gabenara musika taldea. Igandean berriz, 11:00etan meza nagusia, eta 11:30ean altxorraren bila. 18:00etan, herri kirolak, harrijasotzaile eta aizkolari erakustaldia. Ondoren, herriko gazteekin nahasian proba mixtoak eta 19:00etan, sagardo dastaketa.