Diario Vasco

Dena prest Gaintzan Sanmigeletarako

Dena prest herriko zaindariaren omenez antolatzen diren festak ospatzeko. Gaur San Migel eguna dela eta, 12:00etan meza nagusia, 13:00etan txupinazoa, 14:00etan herri bazkaria Oteñe erretegian, 17:30ean toka. Ander Matxain eta Haritz Garmendia trilitilariek girotuko dute eguna. Bihar, 19:00etan herri poteoa mozorrotuta, 21:00etan herri afaria frontoian (txartelak aurrez salgai udalean) eta 23:00etan playback lehiaketa. Segidan erromeria: Elizagoien ahizpak.