Diario Vasco

Bihar hasiko dira San Migel jaiak Aldaban

Hiru eguneko jaiak ospatuko dituzten aurten ere Aldaban. Bihar, San Migel egunean, botako dute txupinazoa 20:00etan hiru eguneko egitarauari hasiera emateko. Txupinazoaren ondoren meza nagusia egongo da eta, 21:00etan, herri afaria.

Ostirala atseden eguna izango da eta asteburuan egongo dira berriro ekitaldiak. Larunbatean Aldabako VIII. Txirrindulari lasterketa egingo da 18:00etan eta, 21:00etan, zahagi-ardoa. Ondoren, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria egongo da gauean.

Igandean, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute giroa. Meza nagusia 11:30etan, jarraian, Alegiako Sutarri dantza taldeak emanaldia eskainiko du eta ondoren toka txapelketa antolatuko da. 14:00etan herri bazkaria egingo da. Bertan parte hartu nahi dutenek txartelak aurretik erosi beharko dituzte. Arratsaldean, herri kirol saioa izango da 18:00etan Kintana eta Pellejero aizkolariekin eta Idoia Etxeberria harri-jasotzailearekin.