Diario Vasco
Haurrak jangelan.
Haurrak jangelan. / ELORZA

Laudio, Amurrio eta Gasteizera irteera antolatu dute jubilatuek

Datorren urriaren 6ean, osteguna, goizeko 9:00etan autobus geltokitik irtenda egun pasa antolatu dute jubilatuen elkartekoek herri hauek bisitatuz: Laudio, Amurrio eta Gasteiz. Bizkaia aldetik joanda, Laudio herria joango dira eguerdian bisitatuz, Amurrioko Ruperto jatetxean bazkalduko dute eta arratsaldean Gasteizko Boulebar merkataritza zentroan zer dagoen ikusi ahal izango da. Izen emateko egunak: gaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara Elkartean. Bazkideek 22 euro ordaindu beharko dituzte, besteek 28.

Jantokiko bilera

Aita Iparragirre herri ikastetxetik jakitera eman dutenez, jantokiko erabiltzaileen bilera gaur izango da, arratsaldeko 17:00etan, ikastetxeko jangelan. «Bertaratzea oso garrantzitsua dela uste dugu», diote.