Diario Vasco

Kirola nagusi Irurako San Migel jaietan

Gogoz saiatu ziren txikienak motoekin.
Gogoz saiatu ziren txikienak motoekin.
  • Goizean haur, gazte eta helduek Katategi industrialdean antolatu zen patin lasterketan parte hartu zuten

Jaien lehen asteburuko azken egunean kirola izan zen nagusi Iruran. Goizean haur, gazte eta helduek Katategi industrialdean antolatu zen patin lasterketan parte hartu zuten, guztira 70etik gora patinatzaile elkartu ziren Arrastaka patinatzaile taldeak antolatutako proban. Sei urtetik gorakoei zuzendutako proban, Cindy Santiago izan zen patinatzaile helduena, 70 urterekin.

Lehenengo 18 urtetik gorako patinatzaileen lasterketa izan zen, industrialdean antolatutako ibilbideari lau itzuli eman zizkiotenak zor-tzi kilometro osatuz. Jarraian sei eta bederatzi urte bitartekoen lasterketa eta 10 eta 15 urte bitartekoena jokatu ziren. Amaieran, helduen mailan lehen hiru sailkatuek, gizonezko zein emakumezkoek, saria jaso zuten. Haur eta gazteentzako gozokiak banatu ziren eta produktu ezberdinen zozketa egin zen. Helduetan emakumezkoetan Lourdes Amonarriz izan zen irabazlea eta Raquel Estivaliz eta Izaro Mujika berdinduak geratu ziren bigarren postuan; gizonen mailan, Unai Pereda izan zen garaile, bigarren Josu Aldaz eta hirugarren Peio Aramendia. Helduen mailan parte hartu zuten herritar bakarrak Josune eta Izaro izan ziren.

Gazteen mailan, Manex Civico izan zen irabazlea, Julen Urkizar bigarren eta Ximon Villacobos hirugarren, eta nesken mailan, Laura Garciak irabazi zuen, Marta García bigarren eta Amale Tejeria hirugarren. Azkenik, sei eta bederatzi urte artekoetan Mikel Aldaz izan zen garaile, Aitor Aristi bigarren eta Unai Berzal hirugarren, eta nesken mailan, Naroa Nietok irabazi zuen, Olaia Arsuaga bigarren eta Nadia Magaldo hirugarren. Era berean, bi eta bost urte artekoentzako Molto Grand Prix lasterketa antolatu zen frontoi ondoan, haur ugariren parte har-tzearekin eta guztiek eraman zuten saria etxera. Segidan, goizari amaiera emateko apar festa egin zen frontoi ondoan. Haurrek ederki pasa zuten, aparrean elkarrekin jolastuz.

Arratsaldean, herri kirol saioa izan zen Jesus Mujika, Xabier Zaldua, Ugaitz Mugerza eta Jokin Alkizalete aizkolariekin eta Inaxio Perurena harri-jasotzailearekin. Ondoren, 'Ongi etorri findemundo' kale-an-tzerkia aurkeztu zuen Trapu Zaharra antzerki taldeak San Migel plazan eta jarraian sagardo dastaketa egin zen.

Temas