Diario Vasco

Haurrentzako 'Hor Konpon Marianton' saioa bihar arratsaldean liburutegian

Ipuin kontaketa baino gehiago, antzezlana ere badela diote 'Hor Konpon Marianton' ikuskizuneko arduradunek.

Lanku etxearen eskutik, eta Legorretako Udalaren laguntzarekin, Hodei Unzueta eta Oskar Estanga aktoreek eskainiko dute emanaldia bihar, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, Legorretako udal liburutegian izango da.

Unzueta eta Estangaren emanaldia «3 urtetik 9 urtera bitarteko haurrentzat da egokia», adierazten dute.