Diario Vasco

Azoka jendetsua Kultur Astea amaitzeko

Taloen, postreen eta barazkien postuetan aritu ziren herritarrak.
Taloen, postreen eta barazkien postuetan aritu ziren herritarrak.
  • Herriko baserrietako produktuak egon ziren salgai. Hauen artean Alkortaetxeko Sergiok eraman zuen kalabaza aipatu behar da

Goiazko azokak eman zion amaiera XXVII. Kultur Asteari. Goiz guztian sardinak, txakolinarekin eta sagardoarekin dastatzeko aukera izan zen, baita Kukuri elkarteko kideek prestatutako taloak eta sagar muztioa dastatzeko ere. Plazan herriko baserrietako produktuak zeuden salgai: piperrak, patatak, porruak, kalabaza, zerbak, azenarioak, tomateak, letxugak, eta abar. Gainera, gozozaleentzako hainbat motatako tarta eta gozoak, baita arakatz marmelada ere, erosi ahal izan zuten. Gainera, Alkortaetxeko Sergiok kalabaza handia eraman zuen eta bere pisua asma-tzeko porra egin zen berau zozketatzeko. Baskulan 61,5 kiloko pisua eman zuen eta Beizamako Arreta baserriraino joan zen. Frontoian, azoka egon zen eskualdeko hainbat artisau eta ekoizleekin: Beizamako Barealaia barazki kooperatiba, Ibarrako Damasoro txerrikiak, Beizamako gazta...