Diario Vasco

Ederki pasa zuten haurrek eta gazteek festetan

Haurrek ederki pasa zuten bere egunean. Haurrentzako eta gaztetxoentzako jolasak izan ziren egun guztian.
Haurrek ederki pasa zuten bere egunean. Haurrentzako eta gaztetxoentzako jolasak izan ziren egun guztian. / NÚÑEZ
  • Gaur, Molto Grand Prix, patin lasterketak, herri kirolak, kale antzerkia, sagardo dastatzea...

. San Migel jaien lehen eguna gazteentzako izan zen. Goizean goiz atera ziren plazatik gazteak herrian zehar kalejira egiteko. Eguerdian itzuli ziren berriro San Migel plazara eta bertan dantza-soka eskaini zuten herritarren aurrean. Aurten neskak izan ziren dantza eskain-tzeko arduradunak. Ikerne Iturbek bere aita Axintxiori dantzatu zion eta Ainhoa Lasherasek bere ama Edurne Munduateri.

Gainera, egun guztian haur parkea izan zen garbilekuko plazan. Haurrek ederki pasa zuten puzgarrietan, ohe elastikoetan, jokoetan, eta abar. Bazkalorduan, denek elkarrekin bazkaldu zuten plazan. Ohikoa den bezala, gazteek Share elkarteak bazkaldu zuten eta ezkonduek Aizpurua jatetxean.

Bestalde, giro ederrean ospatu zuten jaien hasiera. Barrikotearen ondoren Zesuma taldeak kontzertua eskaini zuen plazan. Herritar eta bisitari ugari gerturatu ziren herrira eta nahi adina dantza egin zuten.

Gaurko egitaraua

Jaien lehen asteburua osatuko dute gaur Iruran. Goizeko 11:00etan Molto Grand Prix lasterketak antolatuko dira 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat frontoiaren aurrean eta sei urtetik gorakoentzat patin-lasterketak izango dira Katategi industrialdean. Parte hartzaile bakoitzak bere motoa, kaskoa eta babestekoak eraman beharko ditu. Izen-emateak lasterketak hasi baino ordu erdi lehenago egingo dira. Jarraian, 12:30ean, apar festa egingo da trinketeko aparkalekuan.

Arratsaldeko 17:00etan herri kirol erakustaldia egingo da Ibaiondo 1 aparkalekuan, Enara tabernaren parean. Jesus Mujika, Xabier Zaldua, Ugaitz Mugerza eta Jokin Alkizalete aizkolariek eta Inaxio Perurena harri jasotzaileak parte hartuko dute. Jarraian, 18:00etan 'Ongi etorri findemundo' kale-antzerkia izango da plazan eta ondoren sagardo-dastatzea egingo da.

Bihar eta etzi atseden egunak izango dira eta asteazkenean jarraituko du jai egitarauak.