Diario Vasco

Azoka berezia gaur Goiatzen

Argazki lehiaketan sarituak.
Argazki lehiaketan sarituak. / NÚÑEZ

Goiz guztian artisautza produktuen eta elikagaien erakusketa eta salmenta egongo da Goiazko frontoian. Gainera, talogileak, sagardoa tolarean egiten, sardina jatea, sagardo eta txakolin dastaketa egongo dira trikitilariek girotua, eta argazki lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa egongo da ikusgai.

Argazkiak

Zuhaitzak izan ziren aurtengo argazki lehiaketako gaia eta parte hartzaileek gogoz erakutsi zuten gaia ezaguna zutela. Aurreko larunbatean ordu eta erdiko denbora izan zuten argazkiak ateratzeko eta sari banaketa ekitaldian ikusgai egon ziren lehiaketara aurkeztu ziren guztiak.

Hiru mailatan banatu ziren parte hartzaileak eta bakoitzean sari bana eman zuten: 12 urtetik behekoetan Eki Sasiainek lortu zuen saria, 13 eta 17 urte bitartekoetan Jon Altunak eta 18 urtetik gorakoetan Josune Orbegozok.

Ondoren, bertaratuek eramandako pintxo, plater eta postreekin, eta antolakuntzak jarritako edariekin afari-merienda egin zuten.

Desfibriladorea herrian

Udaletxeko arkupetan desfibriladorea jarri du udalak. Hemendik aurrera, edozein herritarrek erabili ahal izango du.

Hala ere, lehendabizi larrialdi zerbitzuetara deitu beharko da erabiltzeko azalpenak jasotzeko, hau da, 112 zenbakira.

Gainera, bihar ordubeteko ikastaro praktikoa emango da udaletxean 10:00etatik aurrera.