Diario Vasco

Hogei postu izango dira ikusgai biharko Azoka Berezian

Eguraldi ona baino ez zaio falta Alegiako kultura ba- tzordeari biharko X. Artisau eta Nekazal Azoka Berezirako dena prest izateko. Hori ez dago, ordea, batzordekideen esku; beraz, egin beharrekoak eginda dituztela esan genezake.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean plaza inguruan jarriko diren hogei postuek osatuko dute biharko azoka, eta horiek ikusi, bertan erosketak egin eta mokadutxoa hartzeko aukera izango dute azokara gerturatzen direnek.

Euria egiten badu?

Barazkiak, esnekiak, tartak, bizkotxoak, mondejuak, ahate produktuak, sagardoa, taloak, egur tailak, txori kaiolak, jaboi naturalak, bitxiak... askotarikoak izango dira biharko azokan ikusgai egongo diren produktuak.

Bestalde, erosketaren bat egiten dutenen artean txartelak banatuko dira eta 13:00etan azokako postu guztietako produktuak biltzen dituen sorta zozketatuko da txarteldunen artean.

Bihar euria egiten badu, Azoka Berezia Elorri pilotalekuan ospatuko dela gogorarazi du kultura batzordeak.