Borrar
Ander Malbadi azalpenak ematen.
Ander Malbadik Oasis Raideko esperientzia kontatu zuen Bidania-Goiatzen

Ander Malbadik Oasis Raideko esperientzia kontatu zuen Bidania-Goiatzen

NÚÑEZ

Sábado, 24 de septiembre 2016, 00:59

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bidania-Goiatzko kultur astearen baitan Ander Malbadik Oasis Raid auto lasterketa solidarioan parte hartu zueneko esperientzia kontatu zuen. Aurtengo Aste Santuan parte hartu zuen lasterketan Ander Dorronsororekin batera. Helburua, Maroko herrialdea gurutzatzea zen, hamar egunetan 2.400 kilometroko ibilbidea osatuz. Guztira, hala ere, 4.600 kilometro osatu zituzten Dorronsororen Renault Kangoo autoan, Algecirasen hasten zen probara iristeko beste 1.100 kilometro egin behar izan baitzituzten, eta beste hainbeste Albizturrera itzultzeko.

Lasterketa esperientzia ona izan zela azaldu zuen, nahiz eta kasu batzuetan antolakuntzak akatsak izan zituela onartu zuen, hala nola, etapa batzuk gauez amaitu beharra edota ibilbide aldaketak. Lasterketaz gain, raid-a solidarioa ere bazen, eta horregatik, hainbat material eraman behar izan zuten han banatzeko, eskolarakoa, ortopedikoa eta arropa. Bakoitzetik hamar kilo eraman behar zituzten, baina lagunen, ezagunen eta babesleen eta martxan jarri zuten crowdfunding kanpainaren bidez gehiago lortu zuten. Materiala lehen egunetan banatu zuten antolakuntzak esandako eskola eta guneetan eta azken egunetan lasterketetan murgilduak egon ziren, elkartasunaz gain lehiaketa ere baizen.

Malbadik azaldu zuenez, hasieratik argi izan zuten lasterketa irabazteko aukerarik ez zutela. Izan ere, antolakuntzako laguntza teknikoa behar izateak eta orduz kanpo iristeak puntuak gehitzen baitzituen, «eta guk mordoxka bat alditan geratu ginen hondarretan». Diseinu politenari saria eskuratzeko aukera zutela uste zuten, crowfunding-ean lagundu zutenen argazki, sinadura eta logotipoekin apaindua zeukatelako autoa, baina ezta. Hala ere, raid-a 80 eta 90 hamarkadako autoei zuzendua bazen ere, Dorronsororen autoa 2003koa zen, nahiz eta aurreko hamarkadako modeloa izan, eta beraientzako maila berezia sortu zuten. «Bakarrak ginenez, guk irabazi genuen», zioen barrez. Ondoren, itzulerako bidea osatu behar izan zuten, lehenik Tangerren hartu behar zuten ferryraino, eta hurrengo egunean Albizturreraino.

Gaurko egitaraua

Larunbatean haurrentzako ekintza desberdinak antolatuko dira, 15:30etatik aurrera Bidaniko frontoian. Sei urtetik beherakoentzako hainbat jolas antolatuko dira eta sei urtetik gorakoek mapa bat osatu beharko dute herriaren inguruan prestatutako ibilbidea jarraituz. Haur bakoitzak motxila eta kantinplora eraman beharko du. Amaieran txokolate beroa banatuko da guztientzat.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios