Diario Vasco

Mendiz-mendi ibilaldian izen emateko aukera gaur plazan

Bigarren urtez antolatu den Mendiz-mendi etxera ibilaldian izen emateko aukera egongo da gaur herrian. Antolakuntzako mahaia 20:00etatik 21:00etara egongo da plazan izen eman nahi duten guztientzat. Irailaren 29an eta 30ean ere horretarako aukera egongo da. Aurten hiru ibilaldi ezberdin antolatuko dira: luzea 35 kilometrokoa, ertaina 18 kilometrokoa eta familian egitekoa. Ibilbide luzea egiteko 20 euro ordaindu beharko dira eta ertainekoentzat 15 euro. Familian egiteko ibilbiderako, helduentzako prezioa 10 eurokoa izango da eta haurrena 5 euro.