Diario Vasco

Bat egin dute lazkaotarrek Europako Mugikortasunaren Astearekin

'Mugikortasun Adimentsua. Ekonomia sendoa' lelopean ospatu da astea.
'Mugikortasun Adimentsua. Ekonomia sendoa' lelopean ospatu da astea.
  • Gazte eta helduak mugikortasun jasangarriago baten alde kontzientziatu asmoz, ekintza ugari burutu dira azken astean Lazkaon

Europako Mugikortasu Astea, hiritarrak zein ordezkari politikoak sentsibilizatu asmoz sorturako kanpaina bat da, autoaren gehiegizko erabilerak gure osasunean eta ingurunean dituen ondorio kaltegarriez europarrak kon-tzientziatzeko helburua duena. Aurtengo leloak 'Mugikortasun Adimentsua. Ekonomia sendoa' joan etorriak nola egiten ditugun birpentsarazi nahi digu eta mugikortasun adimentsuak ekonomian izan dezakeen eragin positiboa nabarmendu.

Autorik Gabeko Eguna

Lazkaotarrek, bat egin dute aurtengoan ere egitasmoarekin, honela, patinak edo txirrinduak bihurtu dira protagonista azken egunetan Lazkaon. Garraiobide osasuntsu eta merkea direla ikusteko aukera izan dute herritarrek, aurrera eramandako ekintza desberdinei esker. Joan etorriak arriskurik gabe egiteko gainera, bidegorriaren erabilera egokiari buruzko argibideak ere jaso dituzte ikastolako ikasleek aste guztian zehar.

Irailaren 16tik 22ra Europako herrialde desberdinetan ospatzen den aste honen barneko ekimenetako bat da baita ere Autorik Gabeko Eguna, eta atzo ospatu zen, irailaren 22an, urtero moduan. Honek eman zion amaiera Lazkaon, aste guztian zehar ikastolak eta udalak elkarlanean antolatutako azken Mugikortasun Asteari.