Diario Vasco

Bost Herrien II. Ibilaldia bihar egingo da

Partzoneriko lur sailetan txangoa egitea izango da Bost Herrien Arteko II. Ibilaldiaren helburua. Segura, Zegama, Idiazabal, Mutiloa eta Zeraingo mendizaleentzat, 16 kilometroko txangoa antolatu da. 8:00etan abiatu eta 14.30ak aldera bukatuko da, ondoren bazkaria egingo delarik Otsaurteko Bentan. Urdalurgo urtegia izango da ibilbidearen irteera eta helmuga. Ondoren Illarragorrira joango dira, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako muga den tontorrera. Larrebilen, txangoaren erdia igarota, hamaiketakoa egingo da. Hurrengo geldiunea Beunda izango da, Patzoneriaren gainean azalpen batzuk entzunez.