Diario Vasco

Argazki lehiaketako sari banaketa eta merienda gaur

Bidania-Goiatzko kultur asteak aurrera darrai. Gaur ostirala joan zen astean antolatutako argazki lehiaketako argazkien erakusketa eta sari banaketa egingo da. Goiazko frontoian izango da ekitaldia, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sari bana izango da maila bakoitzeko irabazlearentzako, 12 urtetik beherakoak, 13 eta 17 urte artekoak et 18 urtetik gorakoak. Jarraian, merienda izango da bertaratu guztientzako. Hori dela eta, antolakuntzak herritarrei gonbidatzen die beraiek egindako pintxo edo postreak eramatea.