Borrar

Ander Ortiz de Murua artistaren erakusketa urriaren 1a arte Zizurkilen

I. ARRATIBEL

Viernes, 23 de septiembre 2016, 00:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Argiaren Bila' izenburua jarri dio erakusketari, eta honako hau da artistaren hitzetan erakusgai jarri dituen lanen esentzia: Zizurkilgo erakusketarako aukeratu dudan bildumaren izenburuaren jatorria da uneoro bultzatzen nauen asmo bat; izan ere, lan bakoitzaren baitan argia bilatzen saiatzen naiz. 'Argia bilatzea' esaten dudanean, teknikoki eta emozionalki argia bilatzea esan nahi dut.

Lan hauek aukeratu ditut niretzat duten esanahi emozionalagatik, nire bizitzako une garrantzitsuen irudikapena baitira. Hain zuzen, hori izan da lan hauek aukeratzeko erabili dudan irizpide bakarra. Nire asmoa da erakusketa ikustera datozenek hainbat eratako sentimenduak eta emozioak ikustea nire lanetan, eta nolabait identifikatuta sentitu ahal izatea. 'Argiaren bila' bilduman, hainbat motatako teknikak erabili ditut. Teknika nagusiak dira grafito bidezko marrak eta itzalak, teknika horiek errealismoarekin lan egiteko aukera ematen baitidate, kalitate handiarekin, eta irudi bakoitzean nire helburua lortzen laguntzen baitidate, modu ikusgarrian argia islatzeko aukera emanez.

Olioz eta akrilikoz egindako margolanetan, mugimenduzko pinturaren teknika erabiltzen dut. Lanean koloreak beren kasa nahastea da teknika horren helburua, lanari freskotasuna emateko. Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00retatik 20:00etara ikusi ahal izango dira lanak, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gunean, eta larunbatetan 9:30etik 13:30era bitartean.

Gaur, Pilota, Intxaurren

Ziotza pilota taldeak partidu bat jokatuko dute asteburuan. Gaur, etxean, arratsaldeko 18:00etan hasita, Intxaur pilotalekuan. Eskuz binaka nagusiak - 3. Maila, Ziotza (A. Ezeiza eta J. Arregi) A multzoko, zazpi postuan, Legazpi (J. Ibarguren eta I. Agirre) aurka bigarren jardunaldian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios