Diario Vasco

Igandean, Altzoko Haundiaren ibilbidea egingo dute mendizaleek

Alegiako Mendi Asanbladak mendi-irteera antolatu du datorren iganderako. Alegiatik Errotara joan eta handik Altzo-Muñora igoko dira, ondoren Ipintzara eta Altzo-Azpira jaisteko. Goizeko 9etan abiatuko dira Tontokaletik, eta ibilaldiak ordu pare bateko iraupena izango duela aurreikusten dute. Itzuleran Alegian igandean egitekoa den Azoka Bereziarekin bat egingo dute.

Azokan, 11:00etatik 14:00etara bitartean plaza inguruan jarriko diren postuak ikusteko eta horietan erosketak egiteko aukera izango da. Bestalde, urtero bezala, azokako postuetan erosketak egiten dituztenei txartelak banatuko zaizkie 13:00etan egingo den zozketan parte hartzeko.