Diario Vasco

Herriko pilota eskolan izena emateko epea bihar amaitzen da

Herriko pilota eskolan izena emateko epea bihar amaitzen da. Hortaz bere semeak apuntatu nahi dituenak azkar ibili beharko da. Eskolaren helburuak eta funzionamenduak hauek dira, «neska mutilak gustora sentiarazi eta motibatuta etor daitezela pilotalekura. Jarraipen pertsonalizatua egingo zaie eta gurasoekin harremana jarraia izango da. Txapelketara apuntatzen diren neska-mutilen gurasoak arduratuko dira hauek bertara eramateaz», diote klubetik.

Adina, kategoriak eta bakoitzari dagozkion ordutegiak hauek izango dira aurten. LH1 eta LH2(2009-2010) aurrebenjaminak. LH3 eta LH4(2007-2008) benjaminak. LH5 eta LH6(2005-2006) alebinak

Entrenamendun eguna eta orduak: astelehena: aurrebenjamin: 17:00etatik 18:00etara. Alebin B: 18:00etatik 19:00etara. Alebin A: 19:00etatik 20:00etara. Asteartea, benjamin 2 urtekoak: 19:00etatik 20:00etara. Asteazkena, Benjamin lehen urtekoak A: 16:45etik 17:45era. Benjaminak 1B: 17:45etik-18:45era. Alebin B: 18:45etik 19:45era. Osteguna, Benjamin 1 B: 16:45etik 17:45era. Benjamin 1 B: 17:45etik 18:45era. Benjamin 2: 18:45etik 19:45era. Hasiera eguna, irailaren 26an, astelehena.