Diario Vasco

Basherri sareko kideek euren proiektua azaldu zuten Bidanian

Joana, Amets eta Maitek Basherri sarea azaldu zuten.
Joana, Amets eta Maitek Basherri sarea azaldu zuten. / NÚÑEZ
  • Gaur, Ander Malbadi eta Ander Dorronsorok Oasis Raid proba solidarioan izandako esperientziak azalduko dituzte

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Bidania-Goiazko herritarrek Basherri proiektuaren inguruko solasaldiarekin eman zioten hasiera kultur asteari. Hitzaldira gerturatu ziren herritarren lehen eskutik ezagutu ahal izan zuten Maite, Amets eta Joana Beizamako ekoizle taldeko kideen esperientzia. Bileran parte hartu zuten herritarrak proiektuaren inguruko jakin-mina erakutsi zuten galdera ugari eginez, nahiz eta gehienek zuten baratzea etxe inguruan.

Azaldu zutenez, oraingoz, Irungo kontsumo taldearekin lan egiten badute ere, beste herrietara zabaltzeko asmoa dute beren produktuak kontsumo taldeak zein kooperatibak sortuz. Kontsumo taldeen kideek hileko kuota baten truke astero produktu ekologikoez osatutako saskia jasotzen dute. Kooperatibakoek, sakia jasotzeaz gain harreman zuzenagoa dute ekoizleekin, behar denean lursaila edo saskiak prestatzen lagunduz.

Helburua baserritarren lanari balioa ematea da, lurrarekin harreman zuzenagoa eta elikadura osasuntsuagoa bultzatuz, modu ekologikoan ekoizten baitute.

Urte guztian baratzak kantitate bera ematen ez duen arren, ziurtatu zuten gutxienez zazpi barazki mota izaten direla saski bakoitzean eta produkzio gutxieneko uneetan kantitate gutxiago bada ere, asko dagoenean konpentsatzen dela barazki gehiagorekin. Era berean, barazkiez gain sagardoa eta ogia egiten dute eta arrautzak ere badituzte. Igandean Goiatzen egingo den azokan izango dira beren proiektua azaltzen eta produktuak saltzen.

Gaur Oasis Raid

Ander Malbadi eta Ander Dorronsoro albizturtarrek Oasis Raid proba solidarioan izandako esperientziak eta abenturak azalduko dituzte gaur Kultur Astearen baitan. Hitzaldia Udaletxeko pleno aretoan izango da 21:00etan.

Bihar ostirala, hilaren 23an, joan zen larunbatean antolatu zen argazki lehiaketako parte hartzaileen erakusketa eta sari banaketa egingo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera Bidaniko frontoian. Jarraian, edari, pintxo eta postreak izango dira denentzako. Horretarako, antolakuntzak herritarrei animatzen diete etxean prestatutako pintxoak edo postreak eramatera.