Diario Vasco

Pilota ikastaroan izen emateko eguna bihar

Hasi berri den ikasturterako pelota ikastaroa antolatu da. Ikastaroa urriaren 4an hasiko da eta astearteetan eta ostegunetan emango da 17:00etatik 18:00etara. Izen eman nahi dutenek bihar frontoian agertu beharko dute, 17:00etatik 18:00etara. Astean bi egunetan joateko edota batean joateko izen emateko aukera egongo da. Bi egunetako kuota 15 eurokoa izango da hilean eta astean egun bakarra joanez 7 euro hilean.

Bestalde, bigarren urtez Lizartzatik Mendiz mendi etxera mendi martxa antolatu dute urriaren 1ean. Izen emateak Kirolprobak.com webgunean egin beharko dira, nahiz eta hilaren 23an, 29an eta 30an herrian bertan izen emateko aukera egongo dan plazan.