Diario Vasco

Euskal mitologiaren inguruko hitzaldia gaur Anoetan

Aurtengo Euskal Jaiarekin bat eginez, euskal mitologiaren inguruko hitzaldia eskainiko du Amaroa Elkarteko Koldo Alijostesek udal areto nagusian gaur asteazkenean. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta, besteak beste, euskal mitologiaren ezaugarri orokorrak, beste mitologiekin dituen antzekotasunak eta ezberdintasunak, jainkoak, Mari, animalia itxurako jeinuak, fenomeno naturalen jeinuak eta abar azalduko dira.