Diario Vasco

EH Bilduren Aiztondo bailarako mitina, izango da bihar Berdura plazan

Bihar 19:30ean, hauteskunde kanpainako ekitaldi edo mitina izango da Berdura plazan. Aiztondo bailarako ekitaldi nagusia izango da eta bertan EH Bilduren Gipuzkoako zerrendakide den Larraitz Ugarte izango da hizlari nagusia. Larraitz Ugarte Oñatiarra da, zuzenbidean doktoratua eta soziologia juridiko zein mediazio familiarreko diplomatua, aski ezaguna egin zen pasa den legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea izan zenean eta baina horrez gain, mugimendu feministan ere ibilbide luzea egin duen emakumea da.