Diario Vasco

Autorik Gabeko Egunean, Ibarrako Uzturreko ikasleak tipi-tapa

Bihar osteguna, Autorik Gabeko Eguna dela izaki, Uzturpe Ikastolako ikasle guztiak 'Oinez eskolara' egitasmoan hartuko dute parte, oinez joanez ikastolara. Plazatik ikastolara bitarteko bidean ez da inolako autorik erabiliko, ezta autobusik ere. Eguraldi txarra egingo balu, hiru urteko haurrak igoko lirateke soilik, autobusez. Egitasmoa Tolosaldea Garatzen agentziak antolatu du ingurumenaren alde.