Diario Vasco

Abian da aurtengo San Migel pilota txapelketa

Ederki aritu ziren pilotari gazteak.
Ederki aritu ziren pilotari gazteak.
  • Azken partidak San Miguel egunean jokatuko dira, irailak 29; Ordurarte, ia arratsaldero lehiatuko dira kanporaketak, plazako pilotalekuan

Lapkekoek -Lazkao Antzar Pilota Kirol Elkartea- San Migel Pilota Txapelketa antolatu dute aurtengo irailean ere eta plazako pilotalekuan ikus daitezke, egun hauetan, pilotari gazteen arteko kanporaketa partidak.

Adinaren araberako maila desberdinetan lehiatuko dira talde lazkaotarreko kirolariak irailaren 29an, San Miguel egunean, txapelketako finalak jokatu arte.

Zazpi talde

Zazpi taldeetan daude banatuta pilotariak (Kimuak A, Kimuak B, Kimuak C, Umeak A, Umeak B, Haurrak A eta Haurrak B) eta lehenengo fase batetan ligaxka jokatuko da hauetako bakoitzean. Lortutako sailkapenaren arabera jokatuko dira finalerdiak ondoren, irailak 27 eta 28an, eta finalak azkenik, aipatu bezala, San Migel egunean.

Gaur ere partidak

Aste honetan, arratsaldero izango dira plazan Lapkekoak eta atzo zazpi bikoteen arteko partidak ikusi bagenituen, gaur, 17:00etatik aurrera, beste bost joku goza-tzeko aukera izango da.

Hodei Sarriegi eta Eñaut Ibarguren, Ekain Trigueros-Xabat Aizpurua bikotearen aurka arituko dira eta Oxel Azkarate eta Lander Casado, Markel Casado eta Markel Amoztegik osatutako bikotearen aurka kimuen mailan.

Haurren mailan ordea, Jagoba Apalategi-Eneko Goikoetxea vs. Iker Garcia-Mikel Etxezarreta eta Haritz Goena- Patxi Ormazabal vs. Beñat Zubizarreta-Iñaki Urrestarazu izango dira gaurko lehiak A taldean.

Arratsaldeko azken partidan, haurren mailako B taldeko Iker Garrido-Unai Goikoetxea bikoteak jokatuko du Ekhi Irribarria eta Iker Etxeberriaren aurka.

Beste lehia batzuk

Bihar, osteguna, beste zazpi partida lehiatuko dira plazako pilotalekuan arratsaldeko 17:00etatik aurrera eta etzi, ostirala, lau gehiago polikiroldegian 16:00etan hasita.

Biharko partidak hauek dira: Hodei Insausti-Aimar Altuna vs. Aner Lasarte-Kaiet Belamendia eta Ibai Sese-Manex Esnaola vs. Adur Prieto-Oier Niebla, kimuen A taldean; Oier Sukia-Dulanx Rodriguez vs. Beñat Aranburu-Oihan Ruiz de Zuazo eta Markel Garmendia-Markel Iturbe vs. Jon Eskisabel-Unax Doistua, kimuen B taldean; Ekain Trigueros-Xabat Aizpurua vs. Markel Casado-Markel Amoztegi, kimuen C taldean; Amets Sukia-Enaitz Artola vs. Aimar Ezkurra-Jokin Askarai, umeen A taldean; eta Nikolas Contreras-Unax Aldasoro vs. Unai Eguren-Aratz Izeta, umeen mailako B taldean.

Ostiralean partida hauek daude: haurren mailako A taldean, Jagoba Apalategi-Eneko Goikoetxea vs. Beñat Zubizarreta-Iñaki Urrestarazu eta Haritz Goena-Patxi Ormazabal vs. Iker Garcia-Mikel etxezarreta; haurren B taldean, Aitor Kerejeta-Xabier Naldaiz vs. Ekhi Irribarria-Iker Etxeberria; eta kimuen mailako C taldean, Joanes Lasa-Manex Garcia vs. Markel Casado-Marker Amoztegi.