Diario Vasco

San Migelera ibilaldia 60 urtetik gorako amezketarrentzat hilaren 29an

Amezketako Udaleko kultura eta gizarte zerbi-tzuetako batzordeek irteera antolatu dute San Migelera irailaren 29rako, San Migel egunerako, hau da, datorren ostegunerako.

Ibilaldi horretara joateko lehentasuna 60 urtetik gorako amezketarrek izango dute, baina autobusa betetzen ez bada gainerako herritarrek ere joateko aukera izango dute.

Ergonen eta Ugarten

Autobusa goizeko 8:45ean aterako da herriko plazatik eta Ergonen eta Ugarten ere geratuko da bidaiariak jasotzeko. 11:00etan, berriz, meza entzungo dute San Migelen eta ondoren Elizondo herri ederrera joango dira Hotel Baztanen bazkaltzera.

Arratsaldeko 17:30ean bisita gidatua izango dute Elizondon bertan, eta etxera bueltatu aurretik Amaiurrera ere gerturatuko dira izena ematen duten guztiek.

30 euro

Izena eman nahi duten guztiek irailaren 22an, 23an ea 26an (ostegunean, ostiralean eta astelehenean, hain zuzen) izango dute horretarako aukera, Amezketako udaletxean bertan 30 euro ordaindu ondoren.